• Facebook ItxasBuru

Itxasburu sagardotegiak 70.000 litro inguru egiten ditu bertako 8 hektareako sagarrak erabiliz. Mota askotako sagarrak daude: bizia, gozoa, mikatza… eta bilketan guzti hauek nahasten dira ahalik eta zuku onena ateratzeko.

Sagarraren bilketa, iraila erdialdera hasi eta azaroaren hasieran bukatzen da. Bilketa modu tradizionalean egiten da sagar guztiak kizkiarekin bilduz. Bildutako sagarra egunean bertan garbitu eta prentsatzen da, ahalik eta propietate gutxien gal dezan. Prentsatu ondoren, sagarretatik lortutako mostoa kupeletara bidaltzen da bertan 3-4 hilabetez irakite prozesu bat eginez.

Sagardoa bere puntura etortzen denean botilaratzen da, botilan kontsumitua izan dadin.

ITXAS-BURU SAGARDO NATURALA

Itxasburuk bi etiketa-motarekin merkaturatzen du bere sagardoa: normala eta D.O. Euskal Sagardoa. Azken hau bertako sagarrarekin eginda dago %100ean, eta kanpoko ziurtagiri emaile homologatu baten berrikusketa du.

​Botilak bi ontzi desberdinetan banatzen dira: 3 eta 12 botilako kaxetan.

Sagar biltzea